Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze prozesuan bultzada emateko helburuarekin, gaur abiatu da Zumaiatik Sarek antolatutako 'Ibilian-ibilian etxerako bidean' egitasmoaren hirugarren etapa. Guztira 60 lagun inguru abiatu dira Beheko Plazatik, adin tarte desberdinetakoak.
Zumaiatik Getariara, handik Zarautzera eta Zarauztik Oriora egin dute ondoren ibilbidea, eta Donostian amaitu da martxa.
Hala ere, gaurkoa ez da Sarek antolatutako ekimen bakarra izango. Uztailaren 31n, esaterako, errepidez eta itsasoz eskualdea elkartuko duen 'Ibilian-Ibilian' ekimena egingo da, eta abuztuaren 1ean, Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak egingo dituzte. Antolatzaileek ekitaldietan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.