Duela astebete baino 401 kasu gehiago atzeman dituzte Hego Euskal Herrian azken orduetan

Mireia Galarza Bastida 2021ko uzt. 24a, 13:52

Positibo kopuruak goraka jarraitzen du nabarmen, eta guztira 2.079 positibo atzeman zituzten atzo Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan. 

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak argitaratutako datuen arabera, 2.079 positibo atzeman zituzten atzo Hego Euskal Herrian. Positiboen kopuruak goraka jarraitzen du nabarmen; izan ere, duela astebete 1.668 ziren kasu positiboak, aste honetan baino 401 kasu gutxiago, hain zuzen.

Lurraldez lurralde, 204 kasu zenbatu zituzten atzo Araban, 941 Bizkaian, 451 Gipuzkoan, 441 Nafarroan eta 42 lurralde horietatik kanpo. Guztira, 14.832 proba egin zituzten lau lurraldeetan, eta beraz, %13,8koa da positibotasun tasa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; eta %15ekoa Nafarroan.

Osakidetzak emandako datuei erreparatuz gero, 61 pertsona ospitaleratu ziren atzo COVID-19aren eraginez Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zentroetan, eta 52 pertsona daude une honetan ZIUetan, duela astebete baino 21 pertsona gehiago. Bere aldetik, gaur-gaurkoz 76 pertsona daude ospitaleratuta Nafarroako ospitaleetan, eta horietatik 12 daude ZIUetan – kopuru bera zen aurreko astean-.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide