N-634 errepidea larunbat eguerdian itxiko da ordubetez Donostia Klasikagatik

Juan Luis Romatet 2021eko uztailaren 28a

Larunbat eguerdian igaroko da Donostiako Klasika txirrindularitza proba Zumaiatik. Hori dela eta, ordubetez itxita egongo da N-634 errepidea. 

12:40 inguruan pasako da txirrindularitza proba hau Zumaiatik, saihesbidetik. Getariatik etorriko da Zumaiara eta Txikierditik utziko du herria. Kirol proba hau dela eta, N-634 errepidea itxita egongo da ordubetez: 11:50etik 12:50ra ezingo da sartu-irtenik egin Zumaian, gutxi gorabehera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide