Ezpalak taldearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Juan Luis Romatet 2021ko uzt. 29a, 11:23

Ezpalak taldeak hurrengo igandean, abuztuaren 8an, Sagarbiden kontzertua emango du. Emanaldirako bi sarrera bikoitz eman dizkigu Udaleko Kultura Sailak Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.

2019an sortu zen Ezpalak taldea. Honako kide hauek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). Azken hori duela gutxi sartu da taldean, Xabi Arrieta aurreko bateria-jotzaileak taldea utzi ondoren. Denbora honetan bi disko atera ditu: Ezpalak (2019) eta aurtengo udaberrian plazaratutako Kolpatu topatu (2021).

Taldeak abuztuaren 8an Zumaian emango duen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak bihar goizean aterako ditugu. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide