Iñigo Peña Olinpiar Jokoetan

“Indartsu gaude, ontzia fin dabil eta gainditu beharreko K2etako bat izango gara”

Baleike 2021ko abu. 3a, 09:00

Argazkia: basqueteam.eus

Iñigo Peña eta Paco Cubelosek bihar goizaldean, 4:22tik aurrera, jokatuko dute Tokioko Olinpiar Jokoetako lehen proba, finalerdietarako sailkatze estropada. Haren aurretik, Japoniara joan diren Basque Teameko kideekin hitz egin du. 

“Badakigu kinieletan bagaudena, eta gu ehuneko ehunean gaudenean eta gure estropada egiten dugunean, oso zaila dela guri irabaztea. Amesten dugu domina batekin. Saiatuko gara onena ematen, eta estropada onena eginez gero, eta puntu onean gaudela konfirmatzen bada, uste dut aurrean izango garela eta dominen lehian izango garela” azaldu du zumaiarrak.

“Orain ia bi urte pasa dira aurreko Munduko txapelketatik, bi urte oso luze izan dira aldaketa askorekin, baina egin ditugun test guztietan indartsu gaudela ikusi dugu eta nik uste dut maila eman ezkero, aurrean izango garela” esan du Peñak.

Hemen irakurri daiteke basqueteam.eus webgunean argitaratutako artikulua.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide