Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren osasun sailek argitaratu dituzte atzo, ostirala, lau lurraldeetan egindako PCR eta antigeno proben emaitzak. 9.894 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 1.118 izan ziren emaitza positiboak —herenegun 10.38 proba eta 1.319 positibo izan ziren—. Lurraldez lurralde, Bizkaian atzeman dituzte positibo gehien (520), eta ondoren, Gipuzkoan (247), Nafarroan (239) eta Araban (93).
Positibotasun tasari dagokionez, oraindik ere %10 baino altuagoa izaten jarraitzen du Hego Euskal Herrian. Hain zuzen ere, %11,1 da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta %12 Nafarroan. Ospitaleratzeei dagokienez, berriz, 49 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 11 Nafarroan. Gaur-gaurkoz, guztira, 67 pertsona daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ZIUetan, eta hemezortzi Nafarroan.
Osakidetzak asteburuetan ez du herriz herriko daturik ematen, eta etzi, astelehena, jakinaraziko ditu Urola Kostako herrietan ostiraletik igandera izandako positiboak.