Bi lagun erreskatatu dituzte labarretatik helikopteroz

Baleike 2021eko abuztuaren 8a

Ertzaintzaren helikoptero batek bi lagun erreskatatu ditu igande honetan Zumaian. Itsasgoran itsaslabar batean harrapatuta geratu dira.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizon bat eta emakume bat Zumaiako labarren inguruan harrapatuta geratu da, eta SOS Deiaki deitu dio. Dirudienez, itsasgorarekin harrapatuta geratu da bikotea, beren kabuz atera ezinik.

Larrialdietako hainbat baliabide mobilizatu dituzte, eta berretsi dute erreskatea airez egin behar zela, non zeuden eta itsasoaren egoera zein zen Ertzaintzaren helikoptero bat hara joan da, bi lagun hauek erreskatatzera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide