Bertan behera geratu da Itaiak biharko antolatutako egitaraua

Maria Maya Manterola 2021eko abuztuaren 10a

Osasun egoera tarteko, Itaiaren eskualdeko taldeak bertan behera utzi du bihar Torreberri gaztetxean egitekoak ziren hitzaldia eta musika emanaldia.

Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistaren eskualdeko taldeak ekimen sorta prestatu du uda garairako Zarauzko Putzuzulo eta Zumaiako Torreberri gaztetxeetan. Bihar, abuztuak 11, Torreberrin elkartzekoak ziren, Emakume langilearen heziketa politikoa eta antolakuntzaren beharra hitzaldia eta  DJ Droga Purpura musika emanaldiaz gozatzeko. Osasun egoera tarteko, bertan behera utzi dituzte hitzordu horiek. 

Abuztuaren 27an elkartuko dira berriz ere Putzuzulon. Hona hemen egun horretarako prestatutako egitaraua:

  • 11:00. Identitate politikak eta borrokarako subjektua formakuntza politikorako mintegia.
  • 14:00. Bazkaria.
  • 18:00. Mirua taldearen kontzertua, akustikoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide