Herritarren abesti proposamenen txokoa, bihartik aurrera Baleike.eus-en

Baleike

Musikazale askok pozik partekatu ohi dituze beren gustuko abestiak ingurukoekin. Aurrerantzean, zumaiarren doinu kutunek tartetxoa izango dute Baleike.eus-en ere.

Hitz idatzia du erreminta nagusi hedabide honek, eta haren bidez heltzen da herritarrengana gehienetan. Bihartik aurrera, ordea, tarte berezia gordeko diogu musikari. Herriko hainbat pertsona ezagunek berariaz hautatutako bost abestiren berri emango dute asteazkenero, Zumaiarren doinuak atal berezian, eta beraien hautaketaren inguruko azalpenak ere emango dituzte. 

Biharkoan, esaterako, Miriam Romatet kultur teknikariak hautatutako bost abestiak egongo dira entzungai. Proposamen interesgarri guztien berri edukitzeko, egin jarraipena atal bereziari!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide