Diploma olinpikoa besapean itzuli da Iñigo Peña piraguista Zumaiara. Merezitako omenaldia egin zion atzo herriak: belaontzian iritsi zen Peña, eta errioan itzulia eman ondoren, Arbustaingo Arranplan lehorreratu zen. Itxas Gaineko kideak eta gertukoak zituen bertan zain. Amaia plazari itzulia eman ondoren, Kofradian egin zuten ekitaldia.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!