Paol muturreko konponketa lanak hasi dituzte

Maria Maya Manterola 2021eko abuztuaren 11

Neguko enbatek apurtutako zatia eta pitzadurak konponduko ditu datozen egunetan Urbycolan eraikuntza enpresak.

Portu Zuzendaritzak jakinarazi berri du paol muturreko babes dikeko konponketa lanak egingo dituztela datozen egunetan. Hain justu ere, neguko enbatek apurtutako zatia eta pitzadurak konponduko dituzte. Uda garaia baliatuko dute obra egiteko, Portu Zuzendaritzaren arabera, irailetik aurrera itsasoak eragindako arriskua nabarmen handitzen delako. 

Urbycolan eraikuntza enpresa arduratuko da lan horiek gauzatzeaz, eta hilabete eta erdiko epean amaitzea espero dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide