Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 969 koronabirus kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Herenegun zenbatutako kasuekin alderatuta, egoerak hobera egin duela esan daiteke, 202 kasu gutxiago izan baitziren atzo. Edonola ere, positibotasun tasa %11,6koa da.
Lurraldez lurralde, Bizkaian hauteman dute kasurik gehien: 408. Nafarroan, berriz, 213 positibo zenbatu dituzte, 191 Gipuzkoan, eta 137 Araban.
Ospitaleratzeei dagokienez, atzo 41 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten izurriaren ondorioz Hego Euskal Herrian, bezperan baino 11 gutxiago. ZIUetan, berriz, 87 pertsona daude, atzoko kopuru bera.
Osakidetzak ez du asteburuetan herri bakoitzeko daturik ematen. Horren berri etzi, astelehena, emango du.