Hitzaldiak 'online' eskainiko ditu KZ Guneak irailean

Maria Maya Manterola 2021eko abuztuaren 16a

Ortografia berrikusteko aplikazioak, kriptomonedak edota eduki interaktiboa sortzeko tresnak izango dituzte, besteak beste, hizketagai. KZ Gunearen Youtubeko kanalean jarraitu ahal izango dira, zuzenean.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien bueltan, hitzaldi sorta antolatu du KZ Guneak. Hitzaldi horiek zuzenean ikusteko, nahikoa izango da Interneteko konexioa izan eta Youtube plataformaren kanalean sartzea. Gazteleraz eta euskaraz izango dira solasaldiak, 30 minutu ingurukoak. 

1.  astea: Ezagutu testuen ortografia berrikusteko aplikaziorik onenak

- Irailak 7, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. 
- Irailak 9, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. 

  2.  astea: Zer dira kriptomonedak eta zertarako erabiltzen dira?

- Irailak 14, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. 
- Irailak 16, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. 

  3.  astea: Eduki interaktiboa sortzeko doako bost tresnarik onenak aurkezten dizkizuegu

- Irailak 21, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. 
- Irailak 24, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. 

  4.  astea: Kamerak munduan zehar. Ezagutu etxetik mugitu gabeko beste leku batzuk

- Irailak 28, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. 
- Irailak 30, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide