Autoak Agerreko zelaietan

Herritarren txokoa 2021eko abuztuaren 16a

Atzo, igandea, Juan Ramon Llavori herritarrak ondoko kexa bidali zuen Baleikera. Agerreko zelaietan aparkatutako autoak ikus daitezke bertan. "Naturaren arnasa" entzuteko eskatu du argazkiarekin batera bidalitako oharrean.

"Larunbata, hilak 14, Agerreko zelaietan. Zeinek babestuko du gure ingurua, eta aldi berean, baserritarren bizimodua?

- Bla, bla, bla... eta berriro, bla, bla, bla... 

Utzi hitz egiteari, hori ez da zuzena. Herriak ez du hori behar, eta isunak ez dira babesteko neurriak. Mesedez, lurreara jaitsi, bidean ibili eta naturaren arnasa entzun. Zuzendu okerrak.

Nahikoa da! Aski da!"

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide