Zikinkeria Forondako lorategian

Herritarren txokoa

Botilak eta bestelako hondakinak pilatzen doaz Forondako lorategian. Hori salatzeko, eta arazoari irtenbidea eskatzeko, argazkia bidali du Baleikera herritar batek. 

Jende ugari hurbiltzen da azken aldian Forondako mendian dagoen lorategira; asteburuetan, bereziki. Botilak, janaria eta bestelako produktuak eramaten dituzte beraiekin. Hondakin horiek, ordea, bertan uzten dituzte. "Niri ondo iruditzen zait beraien festak egitea, baina gero hondakin horiek jaso eta eraman ditzatela beraiekin", dio herritar honek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide