Adinekoei zuzendutako iruzur saiakerak egiten ari direla salatu du udalak

Baleike

Zumaiako udaltzainek jakin ahal izan dutenez, azken egunotan adinekoei zuzendutako iruzur saiakerak izan dira herrian.

Dirudienez, ezezagun batzuek etxeko tinbrea jo eta atea zabaltzean Zumaiako Udaleko gizarte zerbitzuetako langileak direla esan diete hainbat adinekori, eta etxera sartzen uzteko eskatu, ondoren lapurretan egiteko.

Horrekin lotuta, Zumaiako Udalak herriko adinekoei ohartarazi nahi die Udaleko gizarte zerbitzuetako langileak ez direla etxez etxe ibiltzen, aurretik telefonoz zita bat adostuta ez bada. Beraz, norbait ezustean atejoka eta gizarte zerbitzuetako langilea dela esanez hurbilduz gero, aterik ez zabaltzeko gomendioa eman nahi du Udalak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide