Plentziako XXXII. Ikurrina jokatuko da gaur arratsaldean. KAE-1 ligarako puntuagarria den estropada 16:00etan hasiko da, eta itsaso zabalean jokatuko da. Egun bat geroago, bihar, Villa de Bilbao estropada jokatuko da Ibaizabalen, 16:45etik aurrera. Erlojuaren aurka arituko dira traineruak estropada honetan, lau luzetara hiru ziabogarekin.
Zumaiako gizonezkoen ontziarentzako –Kontxako estropadaren faltan– denboraldiko azken estropadak izango dira, hurrengo asteburuan play offeko estropadak jokatuko direlako. Bi bandera hauen faltan, zortzigarren da Zumaia sailkapen orokorean, 6,00 punturekin.
Emakumezkoen Telmo Deun traineruak ETE ligako estropada izango du bihar, Bilbon. 16:00etan hasita, Ane Aizpuru Basterretxearen oroimenezko I. bandera jokatuko dute Ibaizabalen. Estropada hau ere erlojuaren aurka jokatuko da, bi luzetara ziaboga batekin.
Zumaiako emakumeen trainerua laugarren da sailkapen orokorrean, 7,33 punturekin. ETE liga amaitzeko bi estropada falta dira: igandean Bilbon jokatuko duten bandera, eta hurrengo larunbatean, hilaren 28an, jokatuko den Erandioko XXXIV. Bandera.