Plentziako XXXII. Ikurrina jokatuko dute gaur arratsaldean, ligarako puntuagarria den azkenaurreko estropada, eta Kaiku izan da garaile, 20:03,09ko denborarekin. Getariarrek ongi eutsi diote bizkaitarren arraunkerari, eta bigarren bukatu dute azkenean, ia zortzi segundora.
Zumaia eta Orio B bigarren txandan lehiatu dira, Castrorekin batera. Zumaiarrak nagusitu dira beraien multzoan, 20:44,55ekoarekin, eta zortzigarrenak izan dira sailkapen nagusian; atzetik izan duten Castrori lau segundo atera dizkiete. Oriotarrak, berriz, hirugarren izan dira, 21:03,52koarekin, eta hamargarrenak orotara.
Bihar arratsaldean Villa de Bilbao estropada jokatuko dute Ibaizabalen, 16:45etik aurrera, erlojuaren aurka, eta bertan erabakiko da guztia.
SAILKAPENA
- Getaria 11,50
- Kaiku 11,00
- Pedreña 11,00
- San Pedro 10,17
- Arkote 9,29
- San Juan 8,71
- Deusto 8,64
- Delteco-Zumaia 6,00
- Castro 5,00
- Orio-Orialki 4,93
- Camargo 3,50
- Astillero 2,79
- Lapurdi 2,23