XII. Flysch Traila

Maratoi erdirako parte-hartzaile kopurua handitu du Flysch Trailek

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 22a, 11:24

Iazko hutsartearen ondoren, bueltan da Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa. Urriaren 3an jokatuko da, maratoi eta maratoi erdiko distantzietan. 

Bi distantziatan jokatuko da Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa. Maratoiko korrikalariek 42,8 kilometroko bidea egin beharko dute. Nazioarteko proba izango da gainera, besteak beste, WMRA munduko zirkuitukoa. Maratoi erdiak, berriz, 22,2 kilometroko ibilbidea izango du, ia uneoro itsaslabarren gainetik. 

Azken proba honetan, maratoi erdian, izen emateak berehala agortu ziren. Ez, ordea, maratoiko probarako. Horregatik, maratoi erdiko parte hartzaile kopurua handitu egin du Flysch Traileko antolakuntzak, 600 korrikalaritara. 

Izenak hemen eman daitezke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide