Donibane Lohizuneko finalean neurtuko dira Goikoetxea eta Lopez

Juan Luis Romatet 2021eko abuztuaren 25a

Zumaiako bi puntista handiak Donibane Lohizuneko Grand Slameko finalean neurtuko dira bihar: Lopez Erkiagarekin ariko da, eta Goikoetxea Portetekin. 

Astelehenean Miarritzeko Urrezko Eskularrua irabazi ondoren, Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek Donibane Lohizuneko Grand Slameko finalerdia jokatu zuten atzo. Ithurria eta Lekerika izan zituzten aurkari, eta bi setetan nagusitu ziren: 15-6 eta 15-10. Finalerako dagoeneko sailkatuta zeuden Iñaki Osa Goikoetxea eta Jerome Portet izango dituzte zain txapelketako azken partidan. Finala bihar jokatuko da, 21:30etik aurrera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide