ETE ligako azken estropada jokatuko du gaur Zumaiak, Erandion

Juan Luis Romatet

Zumaiako trainerua pasa den asteburuan Bilbon. Argazkia: Telmo Deun A.E.

Erandion jokatuko da gaur aurtengo ETE ligako azken estropada. 

Asteburu honetan amaituko da emakumeen ETE liga, Erandion jokatuko den estropadarekin. XXXIV. Erandioko Bandera izango da gaur jokoan, 17:45etik aurrera. Erlojuaren aurka arituko dira traineruak, bi luzera ziaboga batekin.

Kontxako sailkatze estropada jokatzeko faltan, denboraldiko azken saioak izango dira Zumaiako eta Zarauzko traineruentzat. Zumaia bosgarren da sailkapen orokorrean, 7,23 punturekin. Laugarren den San juan zortzi ehunekora du Telmo Deunek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide