Moilako autobus geltokiak martxan izango dira berriro astelehenetik aurrera

Juan Luis Romatet 2021eko abuztuaren 28a

Zumaia eta Donostia lotzen dituzten Lurraldebuseko autobusek geldialdiak egingo dituzte berriro ere Txomin Agirre kaiko geltokian astelehen honetatik aurrera. 

Azken urteotan egin bezala, Txomin Agirre kaiko autobus geltokia ezeztatu egin da uda garaian, eta Zumaia eta Donostia lotzen dituzten Lurraldebuseko autobusek Patxita Etxezarreta kalean bakarrik uzten edo jasotzen zituzten bidaiariak. Astelehen honetatik aurrera, baina, berriro martxan izango dira moilako bi geltokiak, bai jaisteko, baita hartzeko ere. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide