Caixabank Masters txapelketako play offeko partida jokatuko da igande arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Berez, Lekeition zen jokatzekoa jardunaldi hau, baina Bizkaiko herri honetan asteburu horretan kirol eta kultur jarduerarik ez zituztela antolatutako erabaki ondoren, Zumaiara ekarri zuten partidetako bat.
Altuna III.a-Aranguren eta Urrutikoetxea-Martija bikoteak neurtuko dira igandean Zumaian, play offeko jardunaldian. Aurretik, estelarreko partidaren atarian, Arteaga II.a-Elizegi eta Egiguren V.a-Erostarbe bikoteen arteko partida izango da jokoan.
Pilota jaialdi honetarako sarrerak salgai daude dagoeneko entradasfronton.com atarian. 25 eta 30 euro arteko prezioa izango dute sarrerek.