Bihartik aurrera ohiko ordutegira itzuliko dira Lurraldebusen zerbitzuak

Mireia Galarza Bastida 2021eko abuztuaren 31

Orain arte udako ordutegia izan dute, baina aurrerantzean ohiko martxa berreskuratuko dute lineek. 

Irailaren lehenarekin batera, bihar berreskuratuko du Lurraldebusek eskualdeko ohiko autobus zerbitzua. 

Abuztuaren 1etik 31ra, biak barne, udako ordutegia izan dute autobusek, eta, orain, ikasturte berriarekin batera, ohiko martxari ekingo diote herritik pasatzen diren UK06, UK07, UK09, UK10, UK11, UK49G, DB05, eta UK46G lineek. Hona hemen neguko ordutegia. 

Gainera, Lurraldebusek azaldu du LABIren jarraibideen arabera aldaketak izan ditzaketela gaueko zerbitzuek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide