Bi multzotan banatu dituzte Donostiako Estropadetan izena eman duten emakumezkoen 20 traineruak, eta Zumaia A multzoan sartuta zegoen. Gaur, irteera ordenen zozketa egin ondoren, bederatzigarren postuan aterako da, Orioren ondoren. Sailkatze proba 17:30ean hasiko da, eta ontziak minutu bateko tartearekin abiatuko dira. Saioari hasiera ematen Chapela izango da.