288 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian

Ihintza Elustondo 2021ko ira. 5a, 12:59

Gipuzkoan ehun kasu atzeman dituzte. %5,3 da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako positibotasun tasa, eta %7,5 Nafarroakoa.

 

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak kaleratutako datuen arabera, 288 positibo atzeman zituzten atzo –larunbata– Hego Euskal Herrian. Lurraldeka, 27 kasu zenbatu zituzten Araban, ehun Bizkaian, ehun Gipuzkoan –beste bi hiru lurralde horietatik kanpo– eta 59 Nafarroan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 4.345 proba egin zituzten, eta horietatik 229k eman zuten emaitza positiboa; hau da, %5,3k. Era berean, COVID-19ak jotako 22 pertsona ospitaleratu zituzten Osakidetzaren erietxeetan, eta egun, 68 pertsona daude ZIUetan.

Nafarroan, berriz, 783 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 59k eman zuten positibo; %7,5ek, alegia. Atzo bi pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroako erietxeetan, eta guztira, COVID-19a duten 71 pertsona daude erietxeetan, horietatik 24 ZIUetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide