Arrauneko porra: Jokin Redondorentzat izango dira Muniosoro erretegian otordua eta Koolore markako arropak

Baleike

Traineru denboraldia azkenetan da, eta Zumaiako txalupek bukatu dituzte haien ligak dagoeneko. Baleikek antolatutako porrak 62 parte hartzaile izan ditu, eta 11 lagunek asmatu dituzte etxeko bi traineruek ligetako sailkapen orokorretan lortutako emaitzak. Zozketa egin eta gero, Jokin Redondok irabazi ditu Muniosoro erretegian 2 lagunentzako otordua eta Koolore markako arropa sorta.

BALEIKE harremanetan jarriko da Jokin Redondorekin, sariak nola eman zehazteko. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide