Arrakastatsua izan da aurtengo Zumaiako Triatloia

Baleike 2021ko ira. 6a, 17:48

Iazko hutsunearen ostean, harrera paregabea izan du Zumaiako Triatloiak. Dortsal guztiak agortuta, 350 lagunek parte hartu dute irailaren 4an jokatutako esprint triatloian. Federatuek bakarrik parte hartu ahal izan dute aurtengo proban. Gizonezkoetan Mikel Arrasate gailendu da, eta emakumezkoetan Helene Alberdi. Antolatzaileak gustura azaldu dira, triatloia espero bezala eta ezustekorik gabe egin delako. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide