Pala txapelketa herrikoiko lehen norgehiagokak jokatu dituzte

Maria Maya Manterola 2021eko irailaren 7a

Eskuzko eta palazko txapelketa herrikoiak antolatu dituzte beste urte batez. Atzo ekin zioten pala txapelketari, Odietan, eta bina bikote neurtu ziren aurrez aurre. Gaur eta bihar ere izango dira norgehiagokak.

Egoerara moldatutako eskuzko eta palazko txapelketa herrikoiak antolatu dituzte aurtengoan. Joan den urtean ere jokatu ziren, nahiz eta finalerdietan bertan behera utzi behar izan zituzten osasun egoerak okerrera egin ondoren. Antolatzaileen asmoa da txapelketa iraila eta urria artean jokatu eta amaitzea.

Pala txapelketaren lehen jardunaldiko bi norgehiagoka izan ziren atzo Odietan. Gaur eta bihar ere izango dira norgehiagokak, leku berean, 18:30ean:

Asteartea, 7. 18:30ean.

  • Calderon-Larrañaga Vs Txoko-Mañu. Epailea: Salegi-Aizpurua.

Asteazkena, 8. 18:30ean.

  • Ulazia-Ruiz Vs Carballo-Zuazobide. Epailea: Segurola - Segurola II.
  • Segurola-Segurola II Vs Zendoia-Oskarbi. Epailea: Ulazia-Ruiz.

Eskuzko txapelketaren nondik norakoak erabakitzeko bilera gaur egingo dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide