Gaztegunea ezagutzeko saio irekiak izango dira gaurtik igandera bitartean

Maria Maya Manterola 2021eko irailaren 9a

17:00etatik 19:00ak bitarte izango dute gurasoek eta tutoreek zerbitzua ezagutzeko aukera. Bihar, etzi eta igandean, berriz, 2009an jaiotako nerabeen txanda izango da. 

Hastear da 2021-2022 ikasturtea, eta Zumaiako Gaztegunea zabalik izango da hilaren 14tik aurrera. Irekiera eguna baino lehen, ordea, zerbitzua ezagutzeko ate irekien saioak egingo dituzte hezitzaileek. Gaur, osteguna, guraso eta tutoreen txanda izango da. 17:00etatik 19:00ak arte izango dute zerbitzua ezagutzeko aukera, aurrez izena eman gabe. 
 
Irailaren 10ean (bihar), 11n (etzi) eta 12an (igandean), berriz, 2009an jaiotako nerabeen txanda izango da. Kasu horretan, ezinbestekoa da izena aurrez ematea, 688-612 940 edo 633-467 132 zenbakietara Whatsapp mezu bat bidalita.

Honakoak dira txandak:
  • Irailak 10 (ostirala): 17:00-18:45 eta 18:45-20:30
  • Irailak 11 (larunbata): 17:00-18:45 eta 18:45-20:30
  • Irailak 12 (igandea): 17:00-18:30 eta 18:30-20:00
Gaztegunean izena eman nahi dutenek izen-emate orria bete beharko dute, Gaztegunean bertan edo e-mailez bidalita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide