'Olarro menua' eskainiko du Kupela tabernak irailaren 18an

Baleike 2021eko irailaren 10a

Koronabirusaren pandemia dela eta, aurten ez da Olarro egunik Zumaian. Hala ere, Kupela tabernak menu berezia prestatu du irailaren 18rako: Olarro menua.

Hona hemen menuaren ezaugarriak:

  • Olagarro lukainka
  • Olagarro Hot dog-a
  • Olagarro brotxeta lepape iberikoarekin
  • Olagarro zopa
  • Olagarro ragoute
  • Limoi izozkia arana kremarekin

Menu berezia dastatzera etortzen direnek 40 euro ordaindu beharko dute, edariak barne, eta leku mugatua dagoenez, aldez aurretik egin beharko da erreserba, 943 04-86-93 telefono zenbakira deituz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide