Kale antzerkiaren ondoren, dantza

Juan Luis Romatet 2021eko irailaren 12a

Osasun egoerak behartutako baldintzetan, baina ez da kultur ekitaldirik falta izan Zumaian uda honetan. Atzo kale antzerkia egin zen; dantza saio batek hartuko du gaur lekukoa. 

Turistreatzen izeneko antzelana ekarri zuen Trapu Zaharra konpainiak atzo Zumaiara. Odieta frontoia antzoki bihurtu zen, eta bertaratu zirenek izan zuten barre egiteko nahikoa aukera.

Gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, dantza emanaldia izango da Kukai eta Brodas Bros taldeen eskutik. Topa izeneko ikuskizuna ekarriko dute Odietara. Emanaldirako gonbidapenak dagoeneko agortua daude. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide