Dantza taldeek 'topa' egin dute Odietako dantzagunean

Juan Luis Romatet 2021eko irailaren 13a

Argazkia: Udaleko Kultura Saila

Euskal Herriko eta Kataluniako dantza taldeen arteko elkarlanaren emaitza ikusi eta gozatzeko aukera izan zen igande arratsaldean dantzagune bihurtutako Odieta pilotalekuan. 

Kukai dantza taldeak eta Brodas Bros kataluniarrak Topa izeneko ikuskizuna plazaratu zuten Zumaian. Euskal dantza tradizionala eta hip hopak bat egin zuten une batez bada ere. Bi kultur joera hauek topa egin zuten Zumaiako frontoian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide