Taosa Igeri Klubak bilera egingo du bihar, ostegunarekin. Hasi berri den denboraldiaren inguruko zehaztasunak emango dizkiete ikastaroetako haurren gurasoei klubeko batzordeko kideek eta Jon Unanue entrenatzaileak. Bertaratutakoek beren zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.
Bilera Aitzuri pilotalekuko gela berrian izango da, 19:30ean.