Munduko zesta punta txapelketa jokatzeko deitu dute Maite Ortiz de Mendibil

Juan Luis Romatet 2021eko irailaren 15a

Zumaiako Pilota Elkartearekin jokatzen duen Maite Ortiz de Mendibil pilotari gasteiztarra hautatu du Espainiako Pilota Federazioak 23 urtez azpikoen Munduko pilota txapelketa jokatzeko. 

36 metroko frontoietan jokatuko da 23 urtez azpikoen Munduko pilota txapelketa, Iscarren eta Valleladon (Gaztela eta Leon, Espainia), urriaren 17tik 23ra bitartean. Emakumezkoen zesta punta txapelketa jokatzeko lau pilotari aukeratu ditu Espainiako Federazioak, eta horien artean dago Maite Ortiz de Mendibil. Gasteiztarra bada ere, zesta punta jokalari honek Zumaiako Pilota Elkartearekin jokatzen du. Binaka jokatuko dute kategoria honetan. 

Pilotari honek badaki zer den podiumera igotzea. Abuztu amaieran Europako txapelketa irabazi zuen Eneritz Lizardirekin bikotea osatuta. Lizardi aukeratutako beste pilotari bat, eta ikusiko da batera jokatuko dute Munduko txapelketa urrian. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide