Neomak taldearen kontzerturako sarrerak, gaurtik eskuragai

Maria Maya Manterola 2021eko irailaren 17a

Zazpikoteak ahotsak, trikitixa eta panderoak uztartzen ditu taula gainean. Zumaian irailaren 25ean eskainiko dute emanaldia, eta udalak antolatutako udako kultur egitarauko azken kontzertua izango da. 

Trikiti txapelketetan aurkari izandakoak, Kepa Junkerarekin Sorginak taldean aritutakoak... Gazteak izanagatik, plaza ezagutzen dute Neomak osatzen duten zazpi emakumeek. Irailaren 25ean Zumaiena aretoan kontzertua eskainiko du zazpikoteak, 20:00etan hasita; Zumaiako Udalak uda garairako antolatutako kultur egitarauko azken kontzertua izango da. 

Sarrerak gaurtik aurrera, ostirala, izango dira eskuragai, Turismo Bulegoan, 5 euroren prezioan. Turismo Bulegoaren ordutegia: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide