Adinekoei zuzendutako 'Itsasargia' egitasmoa aurkeztu du udalak

Maria Maya Manterola 2021eko irailaren 19a

Pili Alberdi Gizarte Zerbitzuetako teknikaria eta Jose Mari Azkue zinegotzia, Hogarrean. (Zumaiako Udala)

Hogarrean elkartuko dira parte hartzaileak, astelehenetik ostiralera, egunean bi orduz. Narridura eta mendekotasun egoerak atzeratzeko, bakardade egoerak gainditzeko zein sozializaziorako tresnak eskuratzeko dinamikak egingo dituzte. 

Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak Itsasargia egitasmoa jarri du martxan. Zumaiako adinekoek hainbat arlo lantzeko helburua du proiektuak; autonomia, harremanak, gaitasun pertsonalak nahiz parte hartzea, besteak beste. Horretarako, narridura eta mendekotasun egoerak atzeratzeko, bakardade egoerak gainditzeko zein sozializaziorako tresnak eskuratzeko dinamikak egingo dituzte. 

Hogarrean elkartuko dira parte hartzaileak, astelehenetik ostiralera, egunean bi orduz. Hartzaileak ondorengoak izango dira: 65 urtetik gorko adinekoak, mendekotasun arriskua edo mendekotasun arina aitortuta dutenak; 65 urtetik gorako pertsonak, mendekotasun egoera aitortuta ez badute ere, hauskortasun, isolamendu edota bakardade egoeran daudenak; eta zailtasun egoerak dituzten adineko pertsonak (dolu prozesuak, depresio egoerak, autoestima baxua...).

Saio horietan parte hartzeko interesa dutenek irailaren 20tik 27ra izango dute izena emateko aukera, Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide