Aurrera doaz eskuzko eta palazko txapelketa herrikoiak Odieta frontoian

Maria Maya Manterola 2021eko irailaren 19a

Bizi-bizi jarraitzen du pilota giroak Odieta frontoian. Ia arratsaldero izaten dira eskuzko eta pala txapelketa herrikoiko partidak pilotaleku honetan, astelehenetik ostegunera bitartean palakoak, ostiraletan eskuzkoak.

Eskuzko txapelketa

Eskuzko txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen pasa den ostiralean, Odietan. Hiru partida jokatu ziren, eta emaitzak hauek izan ziren:

  • Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga, 22 – Roman Juaristi-Joseba Eizmendi, 14
  • Ander Odriozola-Joseba Martija, 22 – Imanol Oiarzabal-Kimetz Etxabe, 11
  • Aitzol Oliden-Peio Etxabe, 11 – Josu Salegi-Aitor Aizpurua, 22

Datorren ostiralean, 18:00etan hasita, txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da, norgehiagoka hauekin:

  • Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga / Aitzol Oliden-Peio Etxabe
  • Imanol Oiarzabal-Kimetz Etxabe / Eneko Urbieta-Unai Beristain
  • Roman Juaristi-Joseba Eizmendi / Josu Salegi-Aitor Aizpurua

 

Pala txapelketa

Pala txapelketako bost partida jokatu dira pasa den astean Odietan, emaitza hauekin:

  • Salegi-Aizpurua, 22 – Larra-Izarra, 16
  • Larrañaga-Calderon, 20 – Alberdi-Iribar, 22
  • Gorostola-Gorostola ll, 22 – Segurola-Segurola lI, 16
  • Ulazia-Ruiz, 22 – Joko-Martinez, 19
  • Larrañaga-Calderon, 22 – Paxa-Ramon, 18

Aste honetan partida hauek jokatuko dira, 18:30ean hasita:

  • Astelehena, 20: Salegi-Aizpurua / Paxa-Ramon
  • Asteazkena, 22: Ulazia-Ruiz / Segurola-Segurola ll.  Joko-Martinez / Zendoia - Oskarbi
  • Osteguna, 23: Txoko-Mañu / Iribar-Alberdi. Larrañaga-Calderon / Larra-Izarra

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide