Positibo kopuruak nabarmen egin du behera Hego Euskal Herrian

Julene Frantzesena 2021ko ira. 19a, 12:45

Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, orotara, 5.502 PCR eta antigeno proba egin eta 132 positibo atzeman dituzte. Araban bederatzi kasu, Bizkaian 68 eta Gipuzkoan nahiz Nafarroan 28na kasu detektatu dituzte azken orduetan.

Koronabirus kasuek nabarmen egin dute behera Hego Euskal Herrian. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, orotara, 5.502 PCR eta antigeno proba egin eta 132 positibo atzeman dituzte. Araban bederatzi kasu, Bizkaian 68 eta Gipuzkoan nahiz Nafarroan 28na kasu detektatu dituzte azken orduetan. Datu horiek tarteko, %2,3 da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako positibotasun tasa, eta %3,2 Nafarroakoa.

Osakidetzak ospitaleetako datuak ere eman ditu, eta gaur-gaurkoz, 45 lagun daude ZIUn, koronabirusa tarteko. Atzo, berriz, hamabi lagun ospitaleratu zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan. Nafarroan 48 pertsona daude COVID-19arekin ospitaleratuta, eta horietatik hamahiru daude Zainketa Intentsiboen Unitatean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide