Odol ateratzeak egingo dira asteazkenean

Baleike 2021eko irailaren 19a

Datorren asteazkenean, irailaren 22an, odol ateratzeak egingo dituzte Zumaian. Beti bezala, Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroan egingo dira, 16:30etik 20:30era bitartean. 

Talde handiak saihesteko asmoz, odola eman nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute. Horretarako, astelehen eta astearte arratsaldean –17:30etik 21:00etara– 609 81 27 06 telefono zenbakira dei egin dezakete. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide