Pentsio, osasungintza eta bizi baldintza publiko eta duinen aldeko protesta egin da gaur Saregileen plazan, Zumaiako pentsiodunen plataformak deituta. Elkarretaratzea baliatu dute banketxeei eta aurrezki kutxei zuzendutako idazkia banatu, eta zerbitzuak hobetzeko eskaera egiteko. Era berean, Euskal Banku Publiko baten beharra azpimarratu dute.