Ludotekan izena emateko epea zabalik da dagoeneko

Maria Maya Manterola 2021eko irailaren 23a

Irailaren 29ra arte eman daiteke izena. Urriaren 4an zabalduko ditu ateak Ludotekak, eta haur bakoitzak astean bi aldiz joateko aukera izango du.

Udalak jakinarazi du dagoeneko eman daitekeela izena Ludotekan. Urriaren 4an irekiko dute, eta haur bakoitzak astean bi egunetan joan ahal izango du. Egunen aukeraketa zozketa bidez egingo dute, baina lehentasunak zehazteko aukera izango da izena emateko orrian. Irailaren 29ra bitarte bete daiteke, eta entregatzearekin batera, beharrezkoa izango da urteko kuota ordaintzea. Ludotekan bertan utzi daiteke 11:30etik 14:00etara, Ludotekako buzoian sartu daiteke, edo nahiago izatekotan, email bidez bidali, ludoteka@zumaia.eus helbidera. 
 
Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:15era izango da zabalik, eta LH4-6ko haurrek LudoKeta zerbitzua ere erabili ahal izango dute, ostiraletan 19:30etik 20:30era. 
 
Deskargatu izen-emate orria hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide