A taldean Goikoetxea-Aimar bikotea finalerdietarako sailkatu daiteke, lehen jardunaldian Erkiaga-Etchetoren aurka garaipena lortu ondoren (2-1). Faborito gisa abiatzen dira, baina ez dute erraza izango uda osoan maila handian jokatu duen Olharan eta burdinezko eskuina duen Del Ríoren aurrean; duela aste batzuk izandako lesioa erabat ahaztu nahi du azken honek.
B taldean inor ezin da sailkatu finalerdietarako, baina bai horietatik kanpo geratu. Arbe-Lopez bikotearen kasu. Lehen jardunaldian ez zuten egunik onena izan, eta derrigorrez irabazi beharko dute finalerdietara sailkatu nahi badute. Hormaetxea eta Manci izango dituzte gaur aurkari.
Gaurko jaialdia 20:00etan hasiko da, eta Euskal Telebistak emango du zuzeneko faltsoan 22:00etatik aurrera.