Bigarren greba eguna dute gaur adinekoen egoitzetako langileek

Juan Luis Romatet 2021eko irailaren 24a

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek bi greba egun deitu dituzte aste honetarako, "soldata eta lan baldintza duinak" eskatzeko.

Donostian egin dituzte mobilizazioak, elkarretaratzeak eta auto karabanak, esaterako. Luze doa langile hauen borroka eta azaldu dutenez, ez dute "txalorik edo alabantzarik" nahi, "soldata eta lan baldintza duinak" baizik. "Oso garai gogorrak bizitzen ari gara. Pandemiak arduratsu jokatzea eskatu digu bai langile eta bai herritar bezala".

Gaineratu dutenez, beste arlo batzuetako langile askok baino "presio handiagoa" jasaten ari dira. "Gure eguneroko lana ez da erraza, izan ere, ezintasuna, gaixotasunak, etsipena eta heriotza bera ere kudeatu behar izaten dugu. Egoitzek ez dute 'Next Generation' proiektu handietatik dirurik jasotzen, baina bertan bizi diren egoiliarrengatik ez balitz, ez litzateke gaur egun bizi dugun egoera ekonomiko eta soziala posible izango".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide