Pau Riuró organistak kontzertua emango du igandean Parrokian

Juan Luis Romatet

Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia Zumaiara helduko da datorren igandean. 19:00etan hasita, Pau Riuró organistaren kontzertua izango da San Pedro Parrokian. 

Azken urteotan gertatu bezala, organo kontzertuak antolatu dira Gipuzkoako kostaldeko lau herritan: Deban, Getarian, Orion eta Zumaian. Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiko hiru emanaldi entzun ahal izan dira dagoeneko, eta datorren igandean, hilaren 26an, laugarrena izango da, Zumaian. San Pedro Parrokian izango da kontzertua Pau Riuró organistaren eskutik. Tradizioaren eta modernitatearen artean izenburua jarri dio Zumaian emango duen saioari. 

Kontzerturako gonbidapenak dagoeneko eskuragarri daude turismo bulegoan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide