Neomak taldeak kontzertua emango du gaur iluntzean Zumaienako aretoan

Baleike 2021eko irailaren 25a

Neomak taldearen kontzertua izango da gaur iluntzean, 20:00etatik aurrera, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Sarrerak oraindik salgai daude turismo bulegoan, 5 euroan. 

Zazpi emakumek osatzen duten taldea da Neomak. Ahotsak, trikitixa eta pandero ezberdinak uztartzen ditu talde honek. Gaztetxotan hasita, trikitixa txapelketetan aurkari nahiz bikote gisan plazara salto egin zuten eta gerora, Kepa Junkerarekin sei bat urtez Sorginak taldean hara-hona ibili ziren.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide