58 positibo hauteman dituzte Gipuzkoan azken 24 orduetan

Anartz Izagirre 2021ko ira. 25a, 12:50

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gora egin dute kasuen kopuruak zein positibotasun tasak; Nafarroan, aldiz, zertxobait jaitsi da tasa. Dena den, duela astebete baino datu hobeak dira gaurkoak.

Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren Osasun sailek argitaratu dituzte atzo, ostirala, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan egindako PCR eta antigeno proben emaitzak, eta, guztira, 161 kasu positibo hauteman zituzten atzo egindako 6.981 testetatik. Kasurik gehien Bizkaian izan dira (64), eta, ondoren, Gipuzkoan (58), Nafarroan (20) eta Araban (18). Herenegun baino positibo gehiago izan ziren, beraz, atzo; halere, duela astebete baino egoera hobea da egun Hego Euskal Herri osoan.

Positibotasun tasari dagokionez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %1,9tik %2,6ra igo da, eta Nafarroan %1,4tik %1,3ra jaitsi da. Ospitaleetan, berriz, 42 dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ZIUetan dauden eriak; Nafarroan, berriz, 38 ospitaleratuetatik hamahiru dira ZIUetan.

Astelehenean jakinaraziko ditu Osakidetzak herriz herriko datuak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide