"Xabiren kasuak, beste hainbatenak bezala, argitu gabe segitzen du"

Baleike 2021ko ira. 26a, 16:15

(Zumaiako Sortu)

Gaur bete dira 28 urte Xabier Kalparsororen hilketatik, eta horren harira, herrian zenbait ekimen izan ziren atzo. Eguerdian lore eskaintza bat egin zuten labarretan, eta arratsaldean kontzentrazio bat izan zen Magnolioan, Egia osoa argitara lelopean.

Xabier Kalparsoro zumaiarraren hilketaren 28. urteurrena da gaur. Hori dela-eta, atzo zenbait ekitaldi izan ziren herrian Anuk-en oroimenez. Ohi bezala, eguerdian lore eskaintza bat egin zuten labarretan; 19:30ean, berriz, elkarretaratze bat izan zen Magnolioan. Zer egin zenuten Xabirekin? Egia osotara argitara zioen pankartaren ondoan bildu ziren dozenaka lagun.

"Zer etorkizun, zer elkarbizitza eraikiko du egiaren zati bat ahanzturara kondenatu nahi duenak? Xabiren kasuak, beste hainbatenak bezala, argitu gabe segitzen du", adierazi du Zumaiako Sortuk.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide