Bost kanta solik aukeratzea ia ezinezkoa egin zait, bizitza oso bateko bost kanta... ez da aukeraketa erraza. Horregatik, bost talde aukeratzea erabaki dut, lana errazteko aldera (hau ere ez da xamurra izan) eta beraien kanta gustokoenak edo nire bizitzan pisu handiena izan duetenak erabakitzea pentsatu dut. Talde asko geratu dira kanpoan niretzat garratzitsuak, izan eta direnak baina aukeraketa honekin geratu naiz azkenean:
1. Mikel Laboa – Gure Hitzak
Mikel Laboaren kanta bat bakarrik aukeratzea ezinezkoa da niretzat. Orduan, beraietako bat aukeratu beharko banu, hau izango litzateke. Ez dut hitzik sortzen dizkidan sentimenduak adierazteko. Mikel Laboa da, ez dago besterik.
2. Su Ta Gar – Mari
Kanta honek indarra, askatasuna, izaera, nortasuna… bezalako sentimenduak sortzen dizkit oraindik ere.
3. Extremoduro – Sucede
Bere letretan galdu egiten naiz; musikarik gabe ere hitzek dena esaten dutela uste dut, poesia hutsak dira.
4. Tiken Jah Fakoly – Tata Mix 2014
Afrikarekiko sentitzen dudan guztia adierazten du. Sentimendua sakona da. Kanta honek Afrikaren tradizioa, musika garaikidea eta Tiken Jah Fakolyren handitasuna ezin hobeto uztartzen ditu.
5. Nirvana – Rape me
Ezer gutxi esan nezake talde honi buruz, nire gaztaroa markatu zuen erabat eta abesti hau aukeratuko nuke, beti behin eta berriz. Dudarik egin gabe.