GEHIGARRIA

Gehigarria argitaratu du gaur BALEIKEk Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira

Baleike 2021eko urriaren 1a

Adinekoen Nazioarteko Eguna da gaur, urriak 1, baina zer da adinekoa izatea gaur egungo gizartean? Urola Kostako datuak bildu dira gehigarrian, baita protagonista batzuen iritziak eta elkarrizketak ere, tartean Edurne Zubia Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradun tekniko zumaiarrarena.

Gaur, urriak 1, Adinekoen Nazioarteko Eguna da, eta egun horren harira, Urolako Komunikazio Taldea (UKT) osatzen duten hedabideek, tartean BALEIKEk, gehigarri berezia argitaratu dute 65+ eguna: izen bat, mila izan izenburupean. 

Zer da adinekoa izatea gaur egungo gizartean? Zer erronka ditu gizarteak arlo horretan? Egun honetako protagonistei eman zaie ahotsa gehigarriko orrietan, eta Urola Kosta eskualdeko hainbat datu ere bildu dira, baita herriz herrikakoak ere.

Hausnarketaz beteriko iritzia idatzi du, esaterako, Edurne Zubia Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradun tekniko zumaiarrak; elkarrizketa egin zaio Helduak Adi adinekoen elkartearen sortzaile Maria Angeles Amenabar azpeitiarrari; eta hiru erretiraturen istorioak jaso dira: Valentina Gomez azkoitiarrarena, eta Jose Manuel Herrero eta Miguel Agirrezabal zarauztarrenak. 

GEHIGARRIA IKUSI. Gehigarria Urola Kostako HITZAren harpideek etxean jaso dute gaur, eta online hemen irakur daiteke, baita deskargatu ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide